Informazio gehigarria


Pala eta pilota:
Palaren garai modernoaren hasiera bezala mende hasieran Eraso anaien eta Goikoetxea eta "Abandoko Txikitoren" artean izandako desafioak hartzen dira. Bilboko Euskaldunako lehengo palistak izan ziren.
Donostian modalitate hau 1922ko uda-partean sartu zuten, Urumea frontoian. Pagozkoa edo beste edozein zur noblez eginikoa, pieza bakarra da. Ondoko ezaugarriak ditu:

Pala erabiltzeko zaila da. Kantxa handiak eskaintzen ditu, ukitu handiko pilotak eta indar eta trebetasun handia. Hori dela eta, modalitate errazagoak bilatu dituzte, jende arruntak praktikatzen dituenak: pala motza eta paleta. Zeharkako jokoetan jokatzen da, hau da, pilotak pareta batean errebotatzen du.
Palak zenbait aldaera ditu: pala luzea eta motza, batez ere frontoi ertain eta motzetan erabiltzen direnak larruzko pilotekin eta pala zabala eta "paleta argentinarra", frontoi motzean eta trinketean erabiltzen direnak gomazko pilotarekin.



36 m-ko pilotalekua
Eskupilota

Pisua guztira: 101 - 103 gr


Pala motza

Pisua guztira: 85 - 91 gr

Gehienezko pisua: 800 gr
Gehienezko luzera: 51 cm
Gehienezko zabalera: 11.5 cm
Gehienezko lodiera: 4 cm
Larruzko paleta


Pisua guztira: 50 - 55 gr

Gehienezko pisua: 600 gr
Ehienezko luzera: 50 cm
Gehienezko zabalera: 13.5 cm
Gehienezko lodiera: 3 cm



































Pala: (*aurreko kuadrotxo grisean  ere badago informazio hau)

  • Gehienezko luzera: 51 cm.
  • Gehienezko zabalera: 11'50 cm.
  • Lodiera: 2 / 4'50 cm.
  • Pisua: 600 / 800 g.

Pilota:
  • Nukleoaren pisua: 34-38 g.
  • Pisua guztira: 85-90 g.
  • Diametroa: 50-58 g.

 

Jantziak:

  • Arau orokorra da jokalarien uniformea beti zuria izatea.
  • Alkandora edo poloa, beti lepoduna, zuria edo gorria izanen da.
  • Emakumeentzako galtzak, gonak, galtza-gonak edo bermudak ere zuriak izanen dira; kirol-zapatilak zuriak izanen dira nagusiki, eta, galtzetinak ere bai.
  • Talde bakoitzak “gerriko” bat eramanen du osagarri gisa, batak gorria eta besteak urdina.
  • Tresna eta larruzko pilotaz jokatzen diren espezialitate guztietan, jokalariek buru-babesa jantzi behar dute. Buru-babesa zuria izanen da eta ez du itsasgarririk eramanen.
  • Gomazko Paleta, larruzko Paleta, Frontenis eta Xare espezialitateetan, aurreko paragrafoan esandakoaz gain, jokalari aurrelariek zein atzelariek DERRIGORREZ begiak babesteko betaurrekoak ere jantzi beharko dituzte.

Agustin Asenjo da gaur egun pala motzean dagoen amateur nagusienetako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario