1.-EUSKAL PILOTAREN SORRERA
Pilota Euskal Herrian sortu zen?
Historialarien arabera, greziarrak izan ziren pilota jokoaren aitzindariak eta handik aurrera, erromatarrek zabaldu zuten Europan barrena. Ondorioz, badira pilota jokoak Frantzian, Herbeheretan, Ingalaterran eta Iberiar Penintsulan.
Beraz, pilota joko unibertsala da. Euskaldunek jokoa beren ezaugarrietara moldatu, aldaketa ugari egin eta modalitate, instalazio eta material berriak sortu dituzte pilotan aritzeko. Gaur egun, joko horri euskal pilota esaten zaio, jakina.
Jokalekua:
36 metroko pilotalekua. Normalean gizonek jokatzen dute. Hala ere, gaur egun badaude emakumezko afizionatu onak ere bai.
Zurezko paleta bat eta larruzko pilota bat erabiltzen dira, larruzko paletakoak baino lodiagoa eta diametro handiagoa duena. Normalean, aurrelariak pisu gutxiagoko pala izango du eta atzelariak, ordea, pisu handiagokoa. Oso espezialitate fisikoa eta ikusgarria da.
Materialak:
Honako espezialitateak jokatzen dira 36 metroko pilotaleku batean:
- Eskupilota (banaka zein binaka)
- Pala motza
- Paleta argentinarra eta larruzko pilota
Pala motzean jokatzeko bi era daude: bat baten kontra, buruz burukoa deiturikoa; eta bi biren kontra, ohikoena dudarik gabe eta aztertuko duguna.
Frontoiak, hiru zati nagusi ditu: kantxa, kontrakantxa eta jendearentzako eremua.
Frontoiak, hiru zati nagusi ditu: kantxa, kontrakantxa eta jendearentzako eremua.
Kantxaren zatiak hauek izango ziren: zorua; pilotariaren aurrean dagoen horma, edo frontisa; pilotariaren ezkerrean dagoen horma, edo ezker pareta; eta azkenik, pilotariaren atzean dagoen horma, edo errebotea.
Kantxaren ondokoa kontrakantxa da; ikusleen eta kantxaren artean dago kokatua, azken horren maila berean, eta bertan jartzen dira epaileak.
Ikusleentzako eremuan ikusleak jartzen dira. Kontrakantxatik hurbil dagoen eremuan babesguneak jartzen dira pilotariek minik har ez dezaten. Inguru horretara doazen pilotak frontisera eramaten ahalegintzean laban eginez gero, babesgune horiek kolpea arintzen diote pilotariari.
Ezker paretan marraztutako koadroek sakea, falta eta pasa mugatzen dute, eta, aldi berean, pilotariari baliagarri zaizkio kantxaren zein tokitan dagoen jakiteko.
Ezker paretan marraztutako koadroek sakea, falta eta pasa mugatzen dute, eta, aldi berean, pilotariari baliagarri zaizkio kantxaren zein tokitan dagoen jakiteko.
Falta eta pasa frontisarekin paraleloak diren marra batzuek mugatzen dituzte. Faltako marra eta pasako marra zoruan margotuta nahiz zinta itsaskor batekin markatuta egon daitezke. Marra ezker paretatik kontra-kantxaraino joan behar da, eta gutxienez 15 cm zabal izan behar du. Ezker paretan marraztutako pasako eta faltako errotulak ez dira beti toki berean egongo. Izan ere, jokatzen den partidaren arabera (maila eta espezialitatea) toki betean edo beste batean egon daitezke. Dena dela, bai batean bai bestean, 4.koadroan faltako marra izango da eta 7.ean pasakoa.
Ezker hormako frontoi luzeetan eta II. frontoi laburretan (36 metro), frontisean jokatzeko hiru marka daude: Bat horizontala da; zorutik 10 m-ra dago frontisaren altuera mugatuz, eta hortik gora jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen. Bada beste txapa horizontal bat ere; bigarren txapa hau eta lehen aipatu duguna paraleloak dira, eta txapa honen goiko ertza zorutik metro batera dago. Txapa horren goiko ertzetik behera jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen. Hirugarren txapa, berriz, goitik beherakoa edo bertikala da, eta frontisaren zabalera mugatzen du; ezker paretatik 11 m-ra izan behar da.
Hiru txapa horiek eta ezker paretak osatutako laukizuzenetik kanpo jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen, hau da, falta dira. Ezkerreko paretan eta erreboteko goiko aldean zehar (zorutik 10 m-ra), beste txapa bat dago; txapa horrek goiko muga zehazten du.
Erreboteko horman ere goitik beherako txapa bat jarri behar da. Txapa horren zeregina errebotearen zabalera (10 m) mugatzea da. Txapa horrek eta kantxa mugatzen duen txapak bat egin behar dute errebotearen beheko aldean.
Txapa guztiek 15 cm. zabal izan behar dute gutxienez; halaber, pilotak jotzean soinu argia ateratzen duten materialez egin behar dira.
Baina, nola jokatzen da? Pala motza joko ez zuzena da, hau da, pareta batean errebotea egiten du, eta esan bezala, frontoi motzean jokatzen da, alegia 36 metro dituena. Pala hartuta, pilota jo edo kolpatu egin behar da. Sakean pilotak punpa egin behar du 4. eta 7. koadroen artean eta horma bikoa egin daiteke. 33 metrotatik egin behar da sakea (9. koadroan gutxi gorabehera), falta izango litzateke 14 metrotara iritsiko ez balitz ( 4. koadrora) eta luzeegia, 24’5 metrotatik pasatzean (7. koadrotik). Errestoa airez zein punpa bakarrarekin egin daiteke.
Baina, nola jokatzen da? Pala motza joko ez zuzena da, hau da, pareta batean errebotea egiten du, eta esan bezala, frontoi motzean jokatzen da, alegia 36 metro dituena. Pala hartuta, pilota jo edo kolpatu egin behar da. Sakean pilotak punpa egin behar du 4. eta 7. koadroen artean eta horma bikoa egin daiteke. 33 metrotatik egin behar da sakea (9. koadroan gutxi gorabehera), falta izango litzateke 14 metrotara iritsiko ez balitz ( 4. koadrora) eta luzeegia, 24’5 metrotatik pasatzean (7. koadrotik). Errestoa airez zein punpa bakarrarekin egin daiteke.
Hau dena esanda, esan dezakegu jokoan hasteko eta jokoan jarraitzeko gehigarri bakarra dela sakea behar den tokitik atera, hau da, botea eman markatutako lerrotik atzera eta botea eman ondoren palakin pelota jo. Ondoren, pelotak frontisean jo beharko du (lehenago ezker horma jo ahal duelarik), eta geroago kantxan jo beharko du botea ona izateko (besteak airez ez badio ematen). Kontrakantxan emanez gero txarra izango zen, baina botea kantxa eta gero kontrakantxara joaten bada, ona izango da.
Tantoak
Hortaz, pala motzan talde batek besteari tantoa egiteko, aurkako taldeak aurreko kasuen batean txarra egitea izango da: txapan eman izana, sake txarra egin izana, kontrakantxara atera izana... Eta tantoa galduko da bikote baten huts egitean. Partidak 40 tantora izaten dira baina jokoak ez dauka mugarik.
Kokapenak eta espezifikotasunak
Irudian ikusten den moduan kokatuko lirateke pala motzan binaka jarduten ari diren jokalariak sakearekin hastean, sake-errestoaren sakatzaileen eta errestokoen ohiko kokapena. 2:2ko norgehiagoka da kirol konkretu hau, bi biren kontrako lehia, hain zuzen ere. Aurrelariak aurrean jarriko dira 4. eta 7. koadroen artean, non atzeralariak atzean jarriko diren 6.-7. koadrotik atzera, eta haiek izango dira sakeak egingo dituztenak.
Aurrelarien kolpe nagusienak airez egiten dira, alegia pilota punpatu baino lehen jotzea, eta atzelarien zeregite garrantzitsuena ahalik eta azkarren pilota moztea. Gauza da, airez kolpatzea zailagoa den arren, pilotari eragiten diola abiadura izugarria hartzea, eta aurkariek txarrago izango dute kolpe horri erantzutea. Aurrelariak airez edo jo ezin badu pilota, atzelariak egiten saiatuko da.
FRONTOI MOTZA
Jokalariek partidua egingo duten pilotekin erlazionatzeko, jo edo punpatu egiten dituzte lurrean haien egoera aztertzearren, eta haiek erabakiko dute zein hautatu euren nahien arabera; haientzako onuragarriak izan daitezkeenak eta gustuko dituztenak, edo haien aurkarientzako kaltegarriak. Hala ere, oso erlatiboa da hautaketa hau.
Tantoak
Hortaz, pala motzan talde batek besteari tantoa egiteko, aurkako taldeak aurreko kasuen batean txarra egitea izango da: txapan eman izana, sake txarra egin izana, kontrakantxara atera izana... Eta tantoa galduko da bikote baten huts egitean. Partidak 40 tantora izaten dira baina jokoak ez dauka mugarik.
Kokapenak eta espezifikotasunak
Irudian ikusten den moduan kokatuko lirateke pala motzan binaka jarduten ari diren jokalariak sakearekin hastean, sake-errestoaren sakatzaileen eta errestokoen ohiko kokapena. 2:2ko norgehiagoka da kirol konkretu hau, bi biren kontrako lehia, hain zuzen ere. Aurrelariak aurrean jarriko dira 4. eta 7. koadroen artean, non atzeralariak atzean jarriko diren 6.-7. koadrotik atzera, eta haiek izango dira sakeak egingo dituztenak.
Aurrelarien kolpe nagusienak airez egiten dira, alegia pilota punpatu baino lehen jotzea, eta atzelarien zeregite garrantzitsuena ahalik eta azkarren pilota moztea. Gauza da, airez kolpatzea zailagoa den arren, pilotari eragiten diola abiadura izugarria hartzea, eta aurkariek txarrago izango dute kolpe horri erantzutea. Aurrelariak airez edo jo ezin badu pilota, atzelariak egiten saiatuko da.
FRONTOI MOTZA
- Azkenik, oinarrizko printzipioak eta pala motzean dauden pausoak azalduko ditugu:
1- Jokalariak beti pilotaren ibilbidea kontrolpean izan behar du nahiz eta bere kideak pilota hori jokatu.
2- Pilotak palaren leku ezin hobean jotzen duenean, esan nahi du palaren erdian jo duela; palaren burua zirkunferentzia delako.
Bi printzipio hauek beraien artean loturik agertzen dira. ibilbidea ezagutzen ez baduzu, ezin delako ondo enpalatu.
5.- JOKATZEKO JAKIN BEHARREKOAK
-SAKEAK
-SAKEAK
9. koadrotik egingo da eta 4. koadroa gainditu behar du 7.tik pasa gabe.
Hainbat sake daude: beheko posturarekin egiten direnak, pilotak ezker pareta eta frontisa ukitzen dituenak (birparetako sakea, ez da normalean erabiltzen) eta sake arrunta. Hauek abiadura hartuz egin daiteke, pilota punpatu eta segituan, kolpatu.
Lasterketa eta jagia. Kontzentratu ondoren, 4-5 urrats egingo dira arineketan kontra-kantxaren paralelo. Ezkerreko hanka aurrean dagoela botatzen da pilota.
Hainbat sake daude: beheko posturarekin egiten direnak, pilotak ezker pareta eta frontisa ukitzen dituenak (birparetako sakea, ez da normalean erabiltzen) eta sake arrunta. Hauek abiadura hartuz egin daiteke, pilota punpatu eta segituan, kolpatu.
Lasterketa eta jagia. Kontzentratu ondoren, 4-5 urrats egingo dira arineketan kontra-kantxaren paralelo. Ezkerreko hanka aurrean dagoela botatzen da pilota.
Prestatzea eta egokitze-aldia. Pilotari lagunduz pilotaria aurrerantz doala prestatzen eta egokitzen da mugimendua. Besoa altxatu, guztiz luzaturik eta bitartean, gorputzak kontra-kantxara biratzen du apur bat, eta pilota gainera biltzen.
Besoa askatzeko aldia. Ezkerreko hankak lurra zapaldutakoan, besoa askatzeko aldia hasten da – lehenago eskuineko hanka erori da-. Horrela, gorputzaren ezkerralde osoa frontisera zabaltzen da eta eskuineko besoa potentzia handiz etor daiteke aurrera.
Joaldia. Aurreratutako hankak pilotariaren zama osoari eusten diola jotzen da pilota. Pilota jotzean pisuari eusten dion hankako belauna baina atzerago dago pala, eta horrela eskumuturra eta besaurrea lerro-lerro daude bortitz flexionatu eta gero. Gorputza frontisera dago zuzendurik erabat, eta ia guztiz luzatuta.
Amaiera. Luzatze mugimenduak bukatzen dira eta horrek, zama aurrera eramatea eta gora kulunkatzea ekartzen du, jauzi eginez.
SAKEA EFEKTUAREKIN
Besoa askatzeko aldia.
Joaldia. Sake normala egitean bezala: laua.
Joaldiaren amaiera. Mugimenduaren amaieran, gorputza frontisaren aurrez aurre dago, eta ez hormara begira – sake normalean ez bezala-. Pilotara jotzen duen besoa kanporantz dado, eta ez barrurantz, eta eskumuturra gorantz eta kanporantz biratzen da. Pilotaria txokora begira dago, pilota hara bidali nahi dutelako.
SAKEA EFEKTUAREKIN
Lasterraldia eta jagia.
Prestatze eta egokitze-aldia.
Besoa askatzeko aldia.
Joaldia. Sake normala egitean bezala: laua.
Joaldiaren amaiera. Mugimenduaren amaieran, gorputza frontisaren aurrez aurre dago, eta ez hormara begira – sake normalean ez bezala-. Pilotara jotzen duen besoa kanporantz dado, eta ez barrurantz, eta eskumuturra gorantz eta kanporantz biratzen da. Pilotaria txokora begira dago, pilota hara bidali nahi dutelako.
- Hauek dira jokamoldeko kolperik ezagunenak, ohikoenak eta erabilienak:
-BEHETIK GORAKO KOLPEA BESOA LUZATUTA
Beheko kolpea tradizionalena da, eta pilota goitik datorrenean itxaron eta behetik makurtuta ematen da.
Beheko kolpea tradizionalena da, eta pilota goitik datorrenean itxaron eta behetik makurtuta ematen da.
Prestatze eta egokitze-aldia. Urrats labur eta azkarrez egiten da, mugimendua egokiturik, gorputzaren pisu osoa aurreratutako hankaren gainean kulunkatuz. Une horretan pilota joko du eta horrela eskumuturra atzerantz luzatuta egongo da eta 90 graduko angelua osatuko da besaurreekiko. Burua, tente, pilotari begira.
Besoa askatzeko aldia. Aurreratutako hanka gorputz osoaren pisua jasaten hasten denean, gorputza luzatzen hasten da, eta aurreko aldiko biraketa desegiten. Orduan, besoa aurrera dator, bizitasun handiz. Eskumuturrak, luzaturik, mugimendu horri laguntzen dio. Pala mugitzean, pala-burua pilotaren aurrez aurre dago.
Joaldia. Aurreratutako hankak gorputz osoaren pisuari eusten dio eta apur bat flexionaturik dago, baina behera bidean.. horrela, pala-burua barrura eta gora dago zuzendurik. Amaieran, gorputz-enborra ia guztiz luzatuta dago eta frontisera zuzendurik.
Amaiera. Ezkerreko hanka gorantz luzatzen da potentzia handiz, eta horri esker gorputz enborra gora eta barrura dator. Besoak aurrera, goian eta barrurantz amaitzen du mugimendua esku-muturra oso flexionaturik dagoela. Beraz, eskumuturrak 180 graduko biraketa egin du prestatze-alditik hona. Amaieran, frontiseko txokora begira dago gorputz osoa.
Alde bateko kolpea gorputzaren ertzetik egiten da, batez ere, pilota bildu eta kolpatzeko.
- KOLPEA BESOA KAKOTUTA
Besoa askatzeko aldia. Pilotariak pisu guztia aurreratutako hankara ekartzen duenean hasten da aldi hau. Bitartean, besoa aurrera dator, eskumuturra, pilota jo aurretitxora arte, guztiz luzatuta.
Joaldia. Pilota jotzean, gorputzaren goiko aldea frontisaren aurrean dago. Une horretan, aurreratutako hankak gorputzaren zamari eusten dio eta besoak horizontalean daudelarik. Eskumuturra, 90 gradutan dago eta pilotaria pilota eta frontisari begira.
Amaiera. Frontiserantz biratzen dira hankak eta gorputzaren goiko aldeak ibilbide luzeagoa egiten du eta apur bat esker-hormara geratzen da begira. Eskumuturrak 180 gradua hartzen du eta gorputzaren zama aurrera dator.
- SAIHESKAKO KOLPEA BESOA LUZATUTA
Prestatze eta egokitze-aldia. Pilota joko duen besoa horizontalean mugitzen da, gerria baino beheragotik. Oinak, diagonalean, kontra-kantxara begira daude eta burua aurrera biratuta egongo dira.
Besoa askatzeko aldia. Gorputzaren zama osoa aurreratutako hankara ekarri denean, aldakek eta sorbaldek frontisera biratzen dute, eta haiekin batera pilota joko duen besoa dakarte. Aldi honetan, gorputzari eusten dio hanka flexionaturik dago.
Joaldia. Aurreratutako aldaka baino aurrerago jotzen da pilota. Orduan, ezkerreko hankak eusten dio pilotariaren zama osoari. Une horretan gorputzaren goiko aldea frontisaren aurrez aurre dago.
-GOIKO KOLPEA
Zailena da baina askotan jokaldia egiteko ondo datorkio jokalariari egitea.
- "BOTE PRONTO"
Justu pilotak botea ematen duenean jotzen zaio pilotari.
-" BOTE CORRIDO"
Pilotak ibilbide osoa egin beharrean, ibilbidea mozten zaio kolpe batekin.
Justu pilotak botea ematen duenean jotzen zaio pilotari.
-" BOTE CORRIDO"
Pilotak ibilbide osoa egin beharrean, ibilbidea mozten zaio kolpe batekin.
Defentsa-jokoa egiteko oso baliagarriak dira. Batez ere, ezkerreko kolpea, ezkertia denari oso ondo datorkio.
Errebesa Ezkerreko kolpea
- ERREBOTEA
Pilota frontisa jo eta gero, botea eman erreboteko horman eta zuzenean jokalaria pilota kolpatu beharko du. Dena den, gertatzea oso zaila den baina izan daitekeen beste aukera bat dago: pilota frontisean jo eta zuzenean erreboteko horman eman, bote bat eman, eta orduan jokalariak kolpatuko du pilota.
- ERRESTOA
Sakearen arabera izango da. Atzelaria 8. eta 9. koadroen artean kokatuko da. Aurrelaria 4. eta 5. koadranteen artean, eta atzelariak sakea egiten ari denean sakeari begira egongo dira, guztiz aktibatuta errestoaren zain.
Pilota frontisa jo eta gero, botea eman erreboteko horman eta zuzenean jokalaria pilota kolpatu beharko du. Dena den, gertatzea oso zaila den baina izan daitekeen beste aukera bat dago: pilota frontisean jo eta zuzenean erreboteko horman eman, bote bat eman, eta orduan jokalariak kolpatuko du pilota.
- ERRESTOA
Sakearen arabera izango da. Atzelaria 8. eta 9. koadroen artean kokatuko da. Aurrelaria 4. eta 5. koadranteen artean, eta atzelariak sakea egiten ari denean sakeari begira egongo dira, guztiz aktibatuta errestoaren zain.
Egileak: Maitane Gomez, Irati Aritzeta eta Iratxe Astigarraga
Ebaluazioari sarrera emateko, hain zuzen, blog honen sarrerarekin hasiko naiz. Petsonalki, ez nuke sarrera hori jarriko, ez didalako informazio baliagarririk ematen modalitate hau ulertzeko, oso orokorra baita. Gainera, zuzenean, ezaugarriekin hasten zarete, pala motzari buruzko sarrera bat egin gabe.
ResponderEliminarGehigarrietan, materialari buruz zerbait gehiago esan duzuen arren, azalpen orokorrean, oso garrantzitsua ikusten dudan gauza bat pasa egin zaizue: Segurtasuna. Argazkien laguntzaz, ikusten da, jokalariek kaskoa eta betaurrekoak eramaten ditzutela, hala ere, zuek idatziz ez duzue hori aipatu.
Ezaugarriei dagokionez, oso orokorrak dira eta zertxobait nahasgarriak, nahiz eta argazkiak oso lagungarriak diren.
Frontoiaren azalpenari buruz, oso garatuta eta mamitsua dela esango dut, hala ere, informazio gehiegi jarri duzuela nabaritzen dut. Argazkia baino lehenagoko testua, oso ondo ulertzen da, argia eta zehatza da, hala ere, bigarren zatian, marrak azaltzen hasten zaretela, zaila egin zait ulertzeko.
Txapa ezberdinen azalpenean, argazki bat faltan bota dut, txapa ezberdinak markatuz.
Joko ekintzari dagokionez, sakearen azalpena eta sake motak, oso argi azalduta daude, argazkiekin batera, erraz ulertzekoak.
Ondoren, kolpeen azalpena dator, argia, zehatza, garatua eta egokia, nire ustetan.
Kolpeak ere oso ondo azalduta daude, aurkezpenaren argitasuna zaindu duzuelako.
Errebesa azaltzerako orduan, bi eskuekin edo esku batekin egiten duten azaltzea fata da, argazkietan biak agertzen dira, esku batekin eta bi eskuekin, beraz, horren laguntzaz, ikus daiteke biak egiten direla, hala ere, testuan aipatzea ondo egongo litzateke.
Aurkezpena orokorrean, oso argia da, parrafoak eta izenburuak baitdaude. Gainera, argazkien laguntzaz, ulerkorragoa da, argazki anitz daude eta.
Bibliografiari buruz, osatua da, bideoa garbia eta oso lagungarria da.
Grabatu duzuen elkarrizketa ulerkorra eta dinamikoa izan da, kolaborzioa ikusten da, zorionak!
Laburbilduz, lana gustatu zait, ulergarria da, osatua eta argia. Nahiz eta deitale batzuk falta izan, 8,5eko nota jarriko dizuet.
Leticia Salsamendi Azcona
1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinei dagokienez, elkarrizketa gauzatu da, liburu eta artikulu ezberdinak erabili dira eta azkenik ikusten da jokamolde hau praktikatzeko instalazioak bisitatu direla. Honez gain internet ere erabili da.
ResponderEliminar2. Aurkezpenari dagokionez, lan txukuna da, nahiz eta ordenari begira jarri ezkero, gauza batzuk lekuz aldatuko nituzke.
3. IKT-tresnen erabilerari dagokionez, bideo interesgarria iruditu zait, nahiz eta pixkat luzea egiten den.
4. Kolaborazio lanari dagokionez, agerikoa da guztien parte hartzea izan dela grabaketan ikusten den bezala.
5. Jokamoldearen egituran, nahiz eta informazio guztia ageri den, gauza batzuk ez daude ordenean, eta zuzentzeko nahiko gaitza egiten da. Nahiz eta dagoen informazioa ondo egon
6. Azkenik, Joko ekintzaren deskribapenean, jarritako informazioa ongi dago nahiz eta nire ustez kolpe batzuk falta diren. (2 pareteko sakea, airezko kolpeak eta dejada).
Lan hona dela iruditu zait, nahiz eta informazioaren ordena aldatu egingo nukeen. Historiaren zatia ( ez denez espezifikoa) informazio gehigarriaren barruan sartuko nuke. Bestalde, instalazio mota esplikatu aurretik, joko eta duelu mota esplikatuko nituzke. Azkenik, grabazioa zatika egingo nuke, bestela nahiko luzea egiten delako.
NOTA: 8
Datuak jasotzerakoan iturri ezberdinak erabili dituzte,hau da,liburuak,argazkiak,bideoak,bai beraiek egidakoak bai beste batzuek egindakoak.
ResponderEliminarAurkezpenaren argitasuna.Bloga ikusi ezkero sarrera falta zaiela ikusten da.Egitura aldetik ordenatuta dago,orrialde desbedinetan banatuta dagoelako,hau da,informazio printzipala,gehigarriak, bideoak…Baina bakoitzaren gustuaren arabera aldatu daiteke.
IKT-tresnen erabilera. Blog honetan argazki eta bideo ugari ageri dira eta hori lagungarria egiten da testua irakurtzerakoan.
Horrez gain,esan beharra dago puntu batzuetan oso astuna egiten dela testua irakurtzea informazio asko jarri bait dute.
Kolaborazio lana egon dela antzematen da,bereziki beraiek egindako bideoan taldeko guztiak parte hartzen dutelako.
Jokamoldearen egitura zehaztu dute, hau da:joko mota,duelu edo norgehiagoka, instalazioak
Materialari dagokionez nire ustez kaskoa eta betaurrekoak beharrezkoak direla ipintzea falta zaie,baina orokorrean ongi azalduta dute, argazkiekin lagunduta.
Joko ekintza guztiak azaldu dituzte hau da,kolperik ezagunenak, argazkien bitartez gehien bat eta bideoaren bidez azaldu egiten dute sakea eta errestoa nola eta non kokatzen diren.
Laburbilduz,lana oso osatua dago nahiz eta informazio gehiegi eduki, azalpenak oso argiak eta zehatzak dira askotan.Norbaitek jokamolde honi buruz zehozer gehiago jakin nahi badu aukera hori izango du gehigarrietara joanda.
NOTA:8.7
NAIARA MURGOITIO
Talde lan honetan argi eta garbi ikusten da lan asko egin duzuela, baina esango nuke informazio gehiegitxo dagoela. Adibidez, sarreran edo hasieran ipinitako historia kendu egingo nuke eta hainbeste neurri ere alde batera utziko nituzke. Gainera, batzuetan informazioa errepikatu egiten dela iruditu zait: adibidez, sakea nondik nora egiten den. Hala ere, nabari da hainbat iturri erabili dituzuela informazioa biltzeko; era askotakoak, alegia. Era berean, esan beharra dago oso argi dagoela idatzia (luzeegia izatea alde batera utziz), era ordenatuan eta ulertzeko moduan. Baina baditu ortografia eta gramatika akats batzuk.
ResponderEliminarHorrez gain, IKT tresnen erabilera oso egokia eta anitza da. Gainera, bideoan dena oso ongi dago azaldua. Kolaborazioa ere azpimarratzen digu bideoak; izan ere, hiruak agertu zarete bertan eta hiruek egin dizkiozue galderak jokalariari.
Jokamoldearen egituran zentratzen bagara, dena ongi jarraitu duzuela iruditzen zait, puntuz puntu jarraituz, erraz ulertzeko moduan. Baina materialen atalean ahaztu egin zaizue kaskoa eta betaurrekoak erabiltzen direla aipatzea eta horiek ere jokamolde honen parte dira.
Azkenik, joko ekintzan murgilduz, dena oso ongi dago azalduta, baina niretzat kolpeetan informazio gehiegi jarri duzue. Horrez gain, jokaldirik ohikoenak ez dituzue aipatu eta hori interesgarria litzateke bertan ipintzea.
Hau esan ondoren, nire nota lan honekiko 8koa da.
Nerea Hernandez
Hiru taldekideek bloga egiteko informazio iturri desberdinak erabili dituzte: liburu pare bat, artikulu desberdinak eta Gontzal Marinezi egindako elkarrizketa. Pilatutako informazioa era egoki eta argian antolatu dute; alde batetik bloga sail desberdinetan zatitu dute (informazio orokorra, informazio gehigarria, bideoak eta bibliografía) eta gainera sail bakoitzeko informazioa behar bezela banatua dago. Hala ere, hasierako historia zatia interesgarria den arren nik ez nuke informazio orokorrean jarriko, informazio gehigarrian baizik.
ResponderEliminarIKT-tresna ugari erabili dituzte, argazki mordoa, bideoak eta eskemak ere, emandako informazioa ulertzen laguntzen dizkigutenak. Horrez gain, Gontzali egindako elkarrizketa ere oso lagungarria da sake desberdinak eta kolpe desberdinak ikusi ahal izateko. Bertan, taldekideen kolabarozio lana ikusten da, hiruak azlatzen baitira frontoiean galdera ezberdinak egiten.
Jokamolde egitura zehazteari dagokionez, puntu guztiak jorratu dituzte; ez zuzena, 2:2, frontoi motza, sakea, markagailua,…
Joko ekintza deskribatzean ordea, zenbait kolpe eta jokaldi luzeegi deskribatuta daudela iruditu zait; hau da, era egokian eta ondo esplikatuak daude baina zenbaitetan astuna egin zait irakurtzeko.
Esandako guztiaren ondoren, lan oso txukuna iruditu zait eta horregatik nik jartzen dudan NOTA: 8,5 da.
Talde honek, bibliografian argi ikusten den bezala, iturri desberdinak erabili ditu informazioa pilatzeko. Pare bat liburu , beste hainbat artikulu eta elkarrizketa bat Gontzal Martinezi. Beraz, honi buruz esan daiteke, irizpideetan ageri den bezala informatu direla eta jokalekua ere aztertzera joan direla.
ResponderEliminarAurkezpenari buruz, oso txukuna dela esango nuke. Gauzak era ordenatuan agertzen dira. Betiere orden hori guztiz logikoa da. Guztia izenburupean dago, azpi izenburuak ere ondo markatzen dituzte eta guztia formato berean idatzia agertzen da. Era berean, orrialde desberdinetan idazteak asko laguntzen du informazio banaketan.
Eduki aldetik esango nuke bolg honetan beharrezkoak zirenak baino gauza gehiago azaltzen direla, historia edo kantxaren atal bakoitzaren neurriak adibidez.
Jokamoldearen egitura oso ondo azalduta dago, ondo ulertzeko beharrezkoa den guztia bertan aipatzen dute. Sakea, errestoa, jokoaren ezaugarriak eta abar dago sartuta.
Joko ekintzaren aldetik sake erresto akzioa bikain azaldurik dago, irudi bat jarri baitute ere azalpenari laguntza emateko. Gainera kolpe eta jokaldi erabilienak pausuz pauzu ageri dira azalduta.
Bukatzeko beraz esan dezaket IKT tresnak erabili dituztela era egokian eta taldekide guztiek parte hartu dutela hauetan. Ondorioz nire nota lan honentzako 8,5 da.
Jon Arenaza Azurmendi.
Lanari buruzko ebaluazioa:
ResponderEliminarLan hau egiterako orduan informazio asko bilatu dutela nabaria da lana informazioz betea dagoelako.Liburua desberdina aztertuz eta bideo egokiak bilatzen.
Lana oso ondo egina dago informazio asko erabiliz, baina nire iritziz, informazio asko du, nik lana informazioa gutxiagorekin egingo nuke eta zehatzagoa, momentu batzuetan lana irakurtzea pixka bat astuna egiten bai da.
Argazki asko daude jokamoldea azaltzeko eta hori oso aberasgarria da lanarentzat.Bideoak ere ageri dira eta bideoan ikusi daitekeen bezala lana egin duten taldekide guztiak ageri dira bertan honek, taldean denak kolaboratu dutela nabari da.
Jokamoldea eta joko ekintzari buruz oso ondo azaldu dute, egitura zehatza dago eta puntu guztiak bete dute.
Nire iritziz lana zehatzagoa izan behako litzateke baina bestela lana oso ondo egina dago
Nota:8
Ariane Unanue
Bertan aurkezten den lana ikusitako lehen momentuan ona dirudi. Hasteko, irakurtzeko erraza egiten da zuri-beltz kontrastea erabilita baina informazio gehiegi ageri delakoan nago eta horren geldotasuna ematen dio irakurketari. Informazioa, ordea, egokia da, osotasuna ikusten da eta asko landu egin dutela ikusten da. Gainera irudien kopuru dezente jarri dute eta jokalarien pozisioa azaldu ostean irudiaren zehar azaltzeak adibidez oso ondo iruditu zait. Horrez gain, blog hau bere funtzioa betetzen duela uste dut, jokamolde honi buruz norbaitek gehiago ikasi edo hastapenetatik hasi nahi badu behar den informazioa aurkezten da. Estekak ere egoteak erreferentzi bila joatea laguntzen du. Hau guztia delarik eta kontuan izanik behar ziren puntuak jorratu dituztela 9 bat ipintzen diot blogari.
ResponderEliminarGilen Bueno 9