1.-EUSKAL PILOTAREN SORRERA
Pilota Euskal Herrian sortu zen?
Historialarien arabera, greziarrak izan ziren pilota jokoaren aitzindariak eta handik aurrera, erromatarrek zabaldu zuten Europan barrena. Ondorioz, badira pilota jokoak Frantzian, Herbeheretan, Ingalaterran eta Iberiar Penintsulan.
Beraz, pilota joko unibertsala da. Euskaldunek jokoa beren ezaugarrietara moldatu, aldaketa ugari egin eta modalitate, instalazio eta material berriak sortu dituzte pilotan aritzeko. Gaur egun, joko horri euskal pilota esaten zaio, jakina.
Jokalekua:
36 metroko pilotalekua. Normalean gizonek jokatzen dute. Hala ere, gaur egun badaude emakumezko afizionatu onak ere bai.
Zurezko paleta bat eta larruzko pilota bat erabiltzen dira, larruzko paletakoak baino lodiagoa eta diametro handiagoa duena. Normalean, aurrelariak pisu gutxiagoko pala izango du eta atzelariak, ordea, pisu handiagokoa. Oso espezialitate fisikoa eta ikusgarria da.
Materialak:
Honako espezialitateak jokatzen dira 36 metroko pilotaleku batean:
- Eskupilota (banaka zein binaka)
- Pala motza
- Paleta argentinarra eta larruzko pilota
Pala motzean jokatzeko bi era daude: bat baten kontra, buruz burukoa deiturikoa; eta bi biren kontra, ohikoena dudarik gabe eta aztertuko duguna.
Frontoiak, hiru zati nagusi ditu: kantxa, kontrakantxa eta jendearentzako eremua.
Frontoiak, hiru zati nagusi ditu: kantxa, kontrakantxa eta jendearentzako eremua.
Kantxaren zatiak hauek izango ziren: zorua; pilotariaren aurrean dagoen horma, edo frontisa; pilotariaren ezkerrean dagoen horma, edo ezker pareta; eta azkenik, pilotariaren atzean dagoen horma, edo errebotea.
Kantxaren ondokoa kontrakantxa da; ikusleen eta kantxaren artean dago kokatua, azken horren maila berean, eta bertan jartzen dira epaileak.
Ikusleentzako eremuan ikusleak jartzen dira. Kontrakantxatik hurbil dagoen eremuan babesguneak jartzen dira pilotariek minik har ez dezaten. Inguru horretara doazen pilotak frontisera eramaten ahalegintzean laban eginez gero, babesgune horiek kolpea arintzen diote pilotariari.
Ezker paretan marraztutako koadroek sakea, falta eta pasa mugatzen dute, eta, aldi berean, pilotariari baliagarri zaizkio kantxaren zein tokitan dagoen jakiteko.
Ezker paretan marraztutako koadroek sakea, falta eta pasa mugatzen dute, eta, aldi berean, pilotariari baliagarri zaizkio kantxaren zein tokitan dagoen jakiteko.
Falta eta pasa frontisarekin paraleloak diren marra batzuek mugatzen dituzte. Faltako marra eta pasako marra zoruan margotuta nahiz zinta itsaskor batekin markatuta egon daitezke. Marra ezker paretatik kontra-kantxaraino joan behar da, eta gutxienez 15 cm zabal izan behar du. Ezker paretan marraztutako pasako eta faltako errotulak ez dira beti toki berean egongo. Izan ere, jokatzen den partidaren arabera (maila eta espezialitatea) toki betean edo beste batean egon daitezke. Dena dela, bai batean bai bestean, 4.koadroan faltako marra izango da eta 7.ean pasakoa.
Ezker hormako frontoi luzeetan eta II. frontoi laburretan (36 metro), frontisean jokatzeko hiru marka daude: Bat horizontala da; zorutik 10 m-ra dago frontisaren altuera mugatuz, eta hortik gora jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen. Bada beste txapa horizontal bat ere; bigarren txapa hau eta lehen aipatu duguna paraleloak dira, eta txapa honen goiko ertza zorutik metro batera dago. Txapa horren goiko ertzetik behera jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen. Hirugarren txapa, berriz, goitik beherakoa edo bertikala da, eta frontisaren zabalera mugatzen du; ezker paretatik 11 m-ra izan behar da.
Hiru txapa horiek eta ezker paretak osatutako laukizuzenetik kanpo jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen, hau da, falta dira. Ezkerreko paretan eta erreboteko goiko aldean zehar (zorutik 10 m-ra), beste txapa bat dago; txapa horrek goiko muga zehazten du.
Erreboteko horman ere goitik beherako txapa bat jarri behar da. Txapa horren zeregina errebotearen zabalera (10 m) mugatzea da. Txapa horrek eta kantxa mugatzen duen txapak bat egin behar dute errebotearen beheko aldean.
Txapa guztiek 15 cm. zabal izan behar dute gutxienez; halaber, pilotak jotzean soinu argia ateratzen duten materialez egin behar dira.
Baina, nola jokatzen da? Pala motza joko ez zuzena da, hau da, pareta batean errebotea egiten du, eta esan bezala, frontoi motzean jokatzen da, alegia 36 metro dituena. Pala hartuta, pilota jo edo kolpatu egin behar da. Sakean pilotak punpa egin behar du 4. eta 7. koadroen artean eta horma bikoa egin daiteke. 33 metrotatik egin behar da sakea (9. koadroan gutxi gorabehera), falta izango litzateke 14 metrotara iritsiko ez balitz ( 4. koadrora) eta luzeegia, 24’5 metrotatik pasatzean (7. koadrotik). Errestoa airez zein punpa bakarrarekin egin daiteke.

Hau dena esanda, esan dezakegu jokoan hasteko eta jokoan jarraitzeko gehigarri bakarra dela sakea behar den tokitik atera, hau da, botea eman markatutako lerrotik atzera eta botea eman ondoren palakin pelota jo. Ondoren, pelotak frontisean jo beharko du (lehenago ezker horma jo ahal duelarik), eta geroago kantxan jo beharko du botea ona izateko (besteak airez ez badio ematen). Kontrakantxan emanez gero txarra izango zen, baina botea kantxa eta gero kontrakantxara joaten bada, ona izango da.
Tantoak
Hortaz, pala motzan talde batek besteari tantoa egiteko, aurkako taldeak aurreko kasuen batean txarra egitea izango da: txapan eman izana, sake txarra egin izana, kontrakantxara atera izana... Eta tantoa galduko da bikote baten huts egitean. Partidak 40 tantora izaten dira baina jokoak ez dauka mugarik.
Kokapenak eta espezifikotasunak
Irudian ikusten den moduan kokatuko lirateke pala motzan binaka jarduten ari diren jokalariak sakearekin hastean, sake-errestoaren sakatzaileen eta errestokoen ohiko kokapena. 2:2ko norgehiagoka da kirol konkretu hau, bi biren kontrako lehia, hain zuzen ere. Aurrelariak aurrean jarriko dira 4. eta 7. koadroen artean, non atzeralariak atzean jarriko diren 6.-7. koadrotik atzera, eta haiek izango dira sakeak egingo dituztenak.
Aurrelarien kolpe nagusienak airez egiten dira, alegia pilota punpatu baino lehen jotzea, eta atzelarien zeregite garrantzitsuena ahalik eta azkarren pilota moztea. Gauza da, airez kolpatzea zailagoa den arren, pilotari eragiten diola abiadura izugarria hartzea, eta aurkariek txarrago izango dute kolpe horri erantzutea. Aurrelariak airez edo jo ezin badu pilota, atzelariak egiten saiatuko da.
FRONTOI MOTZA
Jokalariek partidua egingo duten pilotekin erlazionatzeko, jo edo punpatu egiten dituzte lurrean haien egoera aztertzearren, eta haiek erabakiko dute zein hautatu euren nahien arabera; haientzako onuragarriak izan daitezkeenak eta gustuko dituztenak, edo haien aurkarientzako kaltegarriak. Hala ere, oso erlatiboa da hautaketa hau.
Tantoak
Hortaz, pala motzan talde batek besteari tantoa egiteko, aurkako taldeak aurreko kasuen batean txarra egitea izango da: txapan eman izana, sake txarra egin izana, kontrakantxara atera izana... Eta tantoa galduko da bikote baten huts egitean. Partidak 40 tantora izaten dira baina jokoak ez dauka mugarik.
Kokapenak eta espezifikotasunak
Irudian ikusten den moduan kokatuko lirateke pala motzan binaka jarduten ari diren jokalariak sakearekin hastean, sake-errestoaren sakatzaileen eta errestokoen ohiko kokapena. 2:2ko norgehiagoka da kirol konkretu hau, bi biren kontrako lehia, hain zuzen ere. Aurrelariak aurrean jarriko dira 4. eta 7. koadroen artean, non atzeralariak atzean jarriko diren 6.-7. koadrotik atzera, eta haiek izango dira sakeak egingo dituztenak.
Aurrelarien kolpe nagusienak airez egiten dira, alegia pilota punpatu baino lehen jotzea, eta atzelarien zeregite garrantzitsuena ahalik eta azkarren pilota moztea. Gauza da, airez kolpatzea zailagoa den arren, pilotari eragiten diola abiadura izugarria hartzea, eta aurkariek txarrago izango dute kolpe horri erantzutea. Aurrelariak airez edo jo ezin badu pilota, atzelariak egiten saiatuko da.
FRONTOI MOTZA
- Azkenik, oinarrizko printzipioak eta pala motzean dauden pausoak azalduko ditugu:
1- Jokalariak beti pilotaren ibilbidea kontrolpean izan behar du nahiz eta bere kideak pilota hori jokatu.
2- Pilotak palaren leku ezin hobean jotzen duenean, esan nahi du palaren erdian jo duela; palaren burua zirkunferentzia delako.
Bi printzipio hauek beraien artean loturik agertzen dira. ibilbidea ezagutzen ez baduzu, ezin delako ondo enpalatu.
5.- JOKATZEKO JAKIN BEHARREKOAK
-SAKEAK
-SAKEAK
9. koadrotik egingo da eta 4. koadroa gainditu behar du 7.tik pasa gabe.
Hainbat sake daude: beheko posturarekin egiten direnak, pilotak ezker pareta eta frontisa ukitzen dituenak (birparetako sakea, ez da normalean erabiltzen) eta sake arrunta. Hauek abiadura hartuz egin daiteke, pilota punpatu eta segituan, kolpatu.
Lasterketa eta jagia. Kontzentratu ondoren, 4-5 urrats egingo dira arineketan kontra-kantxaren paralelo. Ezkerreko hanka aurrean dagoela botatzen da pilota.

Prestatzea eta egokitze-aldia. Pilotari lagunduz pilotaria aurrerantz doala prestatzen eta egokitzen da mugimendua. Besoa altxatu, guztiz luzaturik eta bitartean, gorputzak kontra-kantxara biratzen du apur bat, eta pilota gainera biltzen.
Besoa askatzeko aldia. Ezkerreko hankak lurra zapaldutakoan, besoa askatzeko aldia hasten da – lehenago eskuineko hanka erori da-. Horrela, gorputzaren ezkerralde osoa frontisera zabaltzen da eta eskuineko besoa potentzia handiz etor daiteke aurrera.
Joaldia. Aurreratutako hankak pilotariaren zama osoari eusten diola jotzen da pilota. Pilota jotzean pisuari eusten dion hankako belauna baina atzerago dago pala, eta horrela eskumuturra eta besaurrea lerro-lerro daude bortitz flexionatu eta gero. Gorputza frontisera dago zuzendurik erabat, eta ia guztiz luzatuta.
Amaiera. Luzatze mugimenduak bukatzen dira eta horrek, zama aurrera eramatea eta gora kulunkatzea ekartzen du, jauzi eginez.
SAKEA EFEKTUAREKIN
Besoa askatzeko aldia.
Joaldia. Sake normala egitean bezala: laua.
Joaldiaren amaiera. Mugimenduaren amaieran, gorputza frontisaren aurrez aurre dago, eta ez hormara begira – sake normalean ez bezala-. Pilotara jotzen duen besoa kanporantz dado, eta ez barrurantz, eta eskumuturra gorantz eta kanporantz biratzen da. Pilotaria txokora begira dago, pilota hara bidali nahi dutelako.
SAKEA EFEKTUAREKIN
Lasterraldia eta jagia.
Prestatze eta egokitze-aldia.
Besoa askatzeko aldia.
Joaldia. Sake normala egitean bezala: laua.
Joaldiaren amaiera. Mugimenduaren amaieran, gorputza frontisaren aurrez aurre dago, eta ez hormara begira – sake normalean ez bezala-. Pilotara jotzen duen besoa kanporantz dado, eta ez barrurantz, eta eskumuturra gorantz eta kanporantz biratzen da. Pilotaria txokora begira dago, pilota hara bidali nahi dutelako.
- Hauek dira jokamoldeko kolperik ezagunenak, ohikoenak eta erabilienak:
-BEHETIK GORAKO KOLPEA BESOA LUZATUTA
Beheko kolpea tradizionalena da, eta pilota goitik datorrenean itxaron eta behetik makurtuta ematen da.
Beheko kolpea tradizionalena da, eta pilota goitik datorrenean itxaron eta behetik makurtuta ematen da.
Prestatze eta egokitze-aldia. Urrats labur eta azkarrez egiten da, mugimendua egokiturik, gorputzaren pisu osoa aurreratutako hankaren gainean kulunkatuz. Une horretan pilota joko du eta horrela eskumuturra atzerantz luzatuta egongo da eta 90 graduko angelua osatuko da besaurreekiko. Burua, tente, pilotari begira.
Besoa askatzeko aldia. Aurreratutako hanka gorputz osoaren pisua jasaten hasten denean, gorputza luzatzen hasten da, eta aurreko aldiko biraketa desegiten. Orduan, besoa aurrera dator, bizitasun handiz. Eskumuturrak, luzaturik, mugimendu horri laguntzen dio. Pala mugitzean, pala-burua pilotaren aurrez aurre dago.
Joaldia. Aurreratutako hankak gorputz osoaren pisuari eusten dio eta apur bat flexionaturik dago, baina behera bidean.. horrela, pala-burua barrura eta gora dago zuzendurik. Amaieran, gorputz-enborra ia guztiz luzatuta dago eta frontisera zuzendurik.
Amaiera. Ezkerreko hanka gorantz luzatzen da potentzia handiz, eta horri esker gorputz enborra gora eta barrura dator. Besoak aurrera, goian eta barrurantz amaitzen du mugimendua esku-muturra oso flexionaturik dagoela. Beraz, eskumuturrak 180 graduko biraketa egin du prestatze-alditik hona. Amaieran, frontiseko txokora begira dago gorputz osoa.
Alde bateko kolpea gorputzaren ertzetik egiten da, batez ere, pilota bildu eta kolpatzeko.
- KOLPEA BESOA KAKOTUTA
Besoa askatzeko aldia. Pilotariak pisu guztia aurreratutako hankara ekartzen duenean hasten da aldi hau. Bitartean, besoa aurrera dator, eskumuturra, pilota jo aurretitxora arte, guztiz luzatuta.
Joaldia. Pilota jotzean, gorputzaren goiko aldea frontisaren aurrean dago. Une horretan, aurreratutako hankak gorputzaren zamari eusten dio eta besoak horizontalean daudelarik. Eskumuturra, 90 gradutan dago eta pilotaria pilota eta frontisari begira.
Amaiera. Frontiserantz biratzen dira hankak eta gorputzaren goiko aldeak ibilbide luzeagoa egiten du eta apur bat esker-hormara geratzen da begira. Eskumuturrak 180 gradua hartzen du eta gorputzaren zama aurrera dator.
- SAIHESKAKO KOLPEA BESOA LUZATUTA
Prestatze eta egokitze-aldia. Pilota joko duen besoa horizontalean mugitzen da, gerria baino beheragotik. Oinak, diagonalean, kontra-kantxara begira daude eta burua aurrera biratuta egongo dira.
Besoa askatzeko aldia. Gorputzaren zama osoa aurreratutako hankara ekarri denean, aldakek eta sorbaldek frontisera biratzen dute, eta haiekin batera pilota joko duen besoa dakarte. Aldi honetan, gorputzari eusten dio hanka flexionaturik dago.
Joaldia. Aurreratutako aldaka baino aurrerago jotzen da pilota. Orduan, ezkerreko hankak eusten dio pilotariaren zama osoari. Une horretan gorputzaren goiko aldea frontisaren aurrez aurre dago.
-GOIKO KOLPEA
Zailena da baina askotan jokaldia egiteko ondo datorkio jokalariari egitea.
- "BOTE PRONTO"
Justu pilotak botea ematen duenean jotzen zaio pilotari.
-" BOTE CORRIDO"
Pilotak ibilbide osoa egin beharrean, ibilbidea mozten zaio kolpe batekin.
Justu pilotak botea ematen duenean jotzen zaio pilotari.
-" BOTE CORRIDO"
Pilotak ibilbide osoa egin beharrean, ibilbidea mozten zaio kolpe batekin.
Defentsa-jokoa egiteko oso baliagarriak dira. Batez ere, ezkerreko kolpea, ezkertia denari oso ondo datorkio.
Errebesa Ezkerreko kolpea
- ERREBOTEA
Pilota frontisa jo eta gero, botea eman erreboteko horman eta zuzenean jokalaria pilota kolpatu beharko du. Dena den, gertatzea oso zaila den baina izan daitekeen beste aukera bat dago: pilota frontisean jo eta zuzenean erreboteko horman eman, bote bat eman, eta orduan jokalariak kolpatuko du pilota.
- ERRESTOA
Sakearen arabera izango da. Atzelaria 8. eta 9. koadroen artean kokatuko da. Aurrelaria 4. eta 5. koadranteen artean, eta atzelariak sakea egiten ari denean sakeari begira egongo dira, guztiz aktibatuta errestoaren zain.

Egileak: Maitane Gomez, Irati Aritzeta eta Iratxe Astigarraga